Port Royal Port Royal | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Estatua | Jamaika |
County of Jamaica | Surrey konderria |
Parish of Jamaica | Kingston Parish |
Izen ofiziala | Port Royal |
Jatorrizko izena | Port Royal |
Geografia | |
Koordenatuak | 17°56′15″N 76°50′29″W / 17.9375°N 76.8414°W |
Demografia |
Port Royal ("Errege Portua" euskaraz) Britainia Handiko gobernuaren egoitza izan zen Jamaikan eta uharteko arrantza eta merkataritza oinarri nagusia XVII. mendean. Bere goieneko garaian, Espainiako, Frantziako eta Britainia Handiko itsasontziei eraso egin zien pirata ugari hartu zituen.
1692ko ekainaren 7an lurrikara handi batek, tsunamiak eta lurzoruko harea hondoratzeak suntsitu zuten, eta hiriaren bi herenak Karibeko itsasoko uretan hondoratu ziren. [1] Hondamendi honen ostean, uharteko jarduera komertziala Kingston hirira joan zen, gaur egungo Jamaika hiriburura.